XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Nahi duzun moduan, nahi duzun alderditik helduta.

-Gustatzen zaizu?.

Patriziak berriro altxatu zituen sorbaldak bai eme bat ahoskatuz.

- Ziur nago oso ondo egingo duzula.

- Datorren astera arte.

Harrituta atera zen Patrizia zuzendariaren bulegotik.

Gero eta gutxiago ulertzen zituen honen eta andereñoaren jokaerak, baina tira, ez zezatela behintzat esan bera ondo portatzen ez zenik: idazlan hura nola egin hasi zen pentsatzen.

Beste gauza guztiekin bezala idazten ere aritu ahala ikasi egiten dela ematen du, baina Patriziari idazlan bakoitza ez zitzaion aurrekoa baino errazago egiten; aitzitik, gero eta denbora gehiago ematen zuen nolako kontakizuna burutu nahi zuen pentsatzen.

Harakoan ere asmatu zuen ordea, eta hona koadernoko orrietan idatzi zuena.

FAROLAREN AZPIAN

Gaua da, dena bel-beltza dago eta ez da ia ezer ikusten, bakarrik farola bat.